PSICOTERAPIA en Urretxu

Psikoterapiarako espazio bat, non libreki hitz egin, sentitzen duzuna ulertu eta zure ongizaterantz aurrera egin dezakezun.

Zertan datza psikoterapia?

Psikoterapia laguntza profesionaleko prozesu bat da, eta zer sentitzen duzun, zer pentsatzen duzun eta zure esperientziek eguneroko bizitzan nola eragiten duten hobeto ulertzen laguntzea du helburu. Saio terapeutikoen bidez, espazio segurua, konfidentziala eta iritzirik gabea sortzen da, eta, bertan, lasai hitz egin dezakezu eta kezkatzen zaituen horri buruz hausnartu.


Psikoterapia-prozesuan elkarrekin lan egiten dugu jasaten ari zaren zailtasunak identifikatzeko eta haien jatorria ulertzeko.

consulta

Prozesu horrek aukera ematen du ondoeza sortzen duten egoerei aurre egiteko modu berriak garatzeko, zure buruarekiko harremana hobetzeko eta zure baliabide pertsonalak indartzeko. Terapiak, arazoetan ez ezik, zure gaitasunak indartzean eta zure ongizate emozionala erraztuko duten tresnak aurkitzen laguntzean ere jartzen du arreta. Hori guztia egiteko, kontzientzia handiagoa hartu behar duzu zure munduan egoteko eta harremanetan jartzeko moduaz, zure pentsatzeko, sentitzeko eta adierazteko moduaz, eta horrek guztiak zure bizitzan duen eraginaz.


Prozesu terapeutiko bakoitza bakarra da, eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitzen da. Psikoterapiak antsietatea, estresa edo tristura kudeatzen, autoestimua hobetzen, aldaketa pertsonalei aurre egiten edo une zailak gainditzen lagun diezazuke. Laguntza psikologikoaren bidez, hobeto ezagutu ahal izango duzu zeure burua, zure emozioak ulertu ahal izango dituzu eta aurrera egin ahal izango duzu oreka, ongizate eta bizi-kalitate handiagoko bizitza baterantz.

ESKU-HARTZE ARLOAK

Cabeza de silueta con líneas garabateadas que emanan de la parte superior abierta, simbolizando pensamientos o confusión.

HAURRAK

Jolasean, artean eta sormen-jardueretan oinarritutako terapia da, haurrarentzat konfiantza eta segurtasun gune bat izatea bilatzen delarik. Gurasoen inplikazioa ezinbestekoa da orientazio eta jarraipen saioekin, talde gisa lan eginez. Haurraren beste esparru batzuk ere, hala nola eskola, prozesuan sartu daitezke, beharrezkoa bada.

Contorno de una cabeza con un cerebro dentro.

NERABEAK

Jakina da nerabezaroa mogimendu asko dakarren bizitza une bat dela. Nerabeentzako psikoterapiak eremu segurua eta konfidentziala eskaintzen du erronka emozionalak, portaerazkoak eta sozialak gainditzeko helduarorako trantsizioan.

Un icono de corazón negro sobre un fondo blanco.

HELDUAK

Entzute aktiboaren, enpatiaren eta baldintzarik gabeko onarpenaren bidez, autoezagutza sustatzen da. Terapian zehar eta erlazio terapeutikoaren barruan hausnartzeko prozesuek autokontzientzia eta erantzukizuna bilatzen dituzte, pertsoanren esperientzia zintzoagoa eta egiazkoagoa izan dadin.

Jarri gurekin harremanetan hemen bertan