Psicóloga en Urretxu

Antsietatea, estresa edo bizitzako aldaketak aztertzeko espazio seguru bat, laguntza psikologiko profesionalarekin.

Niri buruz

Psikologoa naiz, Salamancako Unibertsitatean lizentziaduna 2001ean. Psikoterapia nire bizitzaren parte da duela urte askotatik, bai maila pertsonalean, bai profesionalean.


Lizentziatura amaitzean, Donostiako Bidean Psikoterapia Humanistako Zentroan trebatu nintzen 3 urtez, eta aldi horretan konturatu nintzen jakin-mina nuela neure burua eta besteak ulertzeko. Ondoren, beste arlo batzuetan ere trebatu naiz, hala nola gorputz-psikoterapian, bioenergetika eta karakterologian eta nerabezaroko eta gaztaroko psikoterapian.


Urte horietan ulertu nuen gizakiaren konplexutasuna eta honek bere inguruari egokitzeko egiten dituen saiakerak ere korapilatsuak direla. Ikuspegi horretatik abiatzen naiz kontsulatara datorren pertsoana eta haren munduan egoteko modua ezagutzea eta ulertzea dakarren egonezinetik abiatuta.


Psikologa sanitarioa naiz ere, osasun mentalarekin eta ongizate emozionalarekin lotutako zailtasunak ebaluatzeko eta tratatzeko beharrezko prestakuntza eta akreditazioa ditut. Hala ere, pertsona diagnostiko batera murriztu gabe, nire lana ikuspegi holistiko eta integratzailean oinarritzen dut, pertsona bere osotasunean ulertuz.


Modu etiko eta pertsonalizatuan, laguntza eskaintzen dut prozesu terapeutikoan, ingurune seguru, konfidentzial eta konfiantzazko batean. Psikoterapia ulertzen dut kontsultara datorren pertsonaren mundura gerturatzeko espazio hurbil eta enpatiko bat sortzen duen prozesu gisa.


Prozesuan sortzen diren zalantzak, galderak, isiluneak, ausnarketak… pertsonak orainarte izandako sentipenei, sinismenei edo bizipenei begirada berri bat eskeintzen die eta honek aldi berean aldaketa eragin dezake.

Un espacio de oficina lleno de luz con muebles blancos, una alfombra redonda y una mesa de masajes.

Laguntza psikologikoa Urretxun

  • Laguntza psikologikoan esperientzia

    Laguntza psikologikoan dudan esperientziari esker, pertsona bakoitza bakarra dela ikasi dut, beraz, nire terapiak paziente bakoitzaren beharretara egokitzen dira. Zure erritmoan aurrera egiteko aukera ematen dizuten saioak eskaintzen ditut, etengabeko laguntza eskainiz.

  • Arazo desberdinak jorratzen ditugu

    Pertsona batek bere bizitza-zikloan zehar izan ditzakeen zailtasun desberdinak lantzen ditugu:

    • Atsekabea
    • Antsietate arazoak
    • Tristura
    • Bizitzaren ziklo ezbeedinetan zailtasunak 
    • Blokeoak
Hojas de palma proyectando sombras sobre una pared y una superficie de color marrón claro.

Ezagutu gure psikoterapia zerbitzua

Urretxuko gure psikologia kontsultan, espazio seguru, konfidentzial eta epaiketarik gabeko bat eskaintzen dugu, non zure kezkak argi eta garbi hitz egin ahal izango dituzun. Psikoterapia prozesu lagungarri bat da, zure emozioak, pentsamenduak eta jokabideak hobeto ulertzen laguntzen dizuna, zailtasunei modu osasuntsuagoan aurre egiteko aukera emanez.


Haur, nerabe eta helduekin lan egiten dugu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN HEMEN